700_GG270613695_2Ihauterietan eta San Juan Egunean ospatzen den dantza hau, goizeko bederatzietan herriko enparantzatik irteteen da, herri erdiko kaleak zeharkatzeko asmoz. Orain gutxi arte, herriko zenbait etxeek bi aldetara irteera zuten, eta soka alde batetik bestera igarotzen zen bizilagunak izutuz. Gaur egun berriz, etxe berrien estruktura dela eta, ibilbideak zuzenagoak dira.
14 edo 16 lagunen arteko jolas bat da. Burua azeri larruz estalia duen gidari baten atzetik 14-16 lagun joaten dira, esku batez soka bat heltzen eta bestean puxika edo maskuri bat izaten dute. Kalean dabiltzanei ezustekoak eta jipoiak ematean datza jokoa.