Horren ondoren, argazkiekin jolasean hasi eta lehen lanak ailegatu ziren: kolaborazio bat hemen, bi argazki harentzat, beste horien diskorako irudiak… eta gero eta gehiago sartu nintzen mundutxo honetan.
ARGIA aldizkarian urte batzuetan kolaboratu ondoren, EUSKALDUNON EGUNKARIAn lanean hasteko aukera suertatu zitzaidan; 1998tik 2001 urtea bukatu arte izan nintzen bertan, plantillako argazkilari moduan.
2.002 urte hasieratik, ARGAZKIPRESS agentzia sortu zenetik, bertan jardun nuen, 2013ko martxoan harreman hura eten zen arte.
2015 urtetik Getty Images eta Agence France Pressekin kolaboratzen dut, eta nire lana egunkari ezberdinetan argitaratu da, Gara, Berria, La Gaceta, El Pais, Der Spiegel, The Guardian, The Washington Post beste batzuen artean.
Orain, argazkilari talde bat bildu gara, ikusten duguna beste modu batean erakusteko asmoz eta BOSTOK PHOTO sortu dugu, behingoagatik, argazkilariok hartzen ditugun erabakien arduradun egingo gaituen kooperatiba; eta hemen gabiltza parean jartzen zaigun guziari argazkiak ateratzen, oraindik ere kamerarekin jendeari so.