Jendea. Espaloia. Jendea. Espaloi gehiago. Argi batzuk. Jendea. Eta jendea. Argi gehiago. Errepidea. Eta jende gehiago. Errepidea? Errepidea. Goiza. Jendea. Eta jendea. Ura, edo jendea. Goiza. Euria. Eta jendea. Jendea oraindik. Elurra ere bai. Jendea goizean. Jendea errepidean. Jendea esna. Jendea lo. Euria. Zezen bat, bakarra, urrundik handi izan ez, eta libre ez dagoena. Lainoa. Errepikapena. Itzala, edo errainua? Jendea. Jendea zain. Jendea errepidean. Arin bidean. Mantso airean. Gaua. Eta nekea. (Mikel Peruarena Ansa)