2.008 apirilean eta maiatzan Oarsoaldean (Gipuzkoa) eta Barakaldon polizi operazio baten ondoren etxean topatu ez zituzten 10 gazteren aurka atxilotzeko agindua emana zegoen. Aurrez atxilotutakoek tratu txar eta torturak salatu zituztenez, Poliziak atxilotu eta inkomunikazioa ezarri eta torturatuak izateko beldurrarengatik, 10 gazte hauek saiakerak egin zituzten Audienca Nacionalera jo eta bertan deklaratzeko. Epaileak ez zituen atartu. Gazteen abokatuak zera galdetu zuen:«Nola liteke epaitegi batek inputatuei bermerik ez ematea deklaratzeko orduan, lehen interesatua hark berak izan beharko lukeelarik?»
2.008ko uztailaren 1ean, 10 gazte hauek prentsaurrekoa eman zuten Oiartzunen, beraien buruak epailearen aurrean aurkeztera zijoazela publiko egiteko. Prentsaurrekotik atera eta Donostiako epaitegiaren aurrean zeudela, Policia Nacionala azaldu eta atxilotu egin zituen.